2012/05/17

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - IPARRORRATZA

KAIXO!
ITSASONTZI BATEAN, ITSASOAREN ERDIAN EGONEZ GERO, NOLA JAKINGO ZENUKETE NORANTZ JOAN? IPARRORRATZ BATEKIN BETI JAKINGO DUZUE IPARRALDEA (GORA), HEGOALDEA (BEHERA), EKIALDEA (ESKUINA) ETA MENDEBALDEA (EZKERRA))  NON DAUDEN.
AGUR!



DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ITSASOKO SOINUAK

KAIXO!
ITSASOAN OLATUEN SOINUA ENTZUTEN DUGU NORMALEAN. BAINA ITSASPEKO BATETIK ZER ENTZUNGO OTE GENUKE? BALE, IZURDE, ETA HAINBAT ANIMALIREN SOINUAK ENTZUN NAHI BADITUZUE, JARRAITU HURRENGO LOTURA, ETA GERO KLIKATU "AUDIO GALLERY" ETA "INTERACTIVE". http://www.dosits.org/
AGUR!

2012/05/11

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - DZANGA ITSASORA!

KAIXO!
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA BISITATZEKO SARRERAK TOKATU ZAIZKIGU ZOZKETA BATEAN. MAIATZAREN 25EAN BAGOAZ MUSEORA! HORI DELA ETA, ITSASOARI BURUZ HITZ EGITEN ARI GARA EGUN HAUETAN, ETA ITSASOAREKIN ERLAZIONATUTA DAUDEN KANTAK EZAGUTU DITUGU, LASTER HAUEN KARAOKEAK ESKEINIKO DIZKIZUEGU.
AGUR!

2012/05/08

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - LIBURUTEGITIK GREZIARA

KAIXO!
EGUN BATEAN BURURATU ZITZAIGUN GURE ARTEAN LIBURUAK TRUKATZEA, BAINA EZ GENEKIEN NOLA ANTOLATU. IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN, ETA HANTXE NEBA EZAGUTU GENUEN, IKASTOLAKO LIBURUZAINA. BERAK AZALDU ZIGUN TAULA BATEAN IDATZI BEHAR GENITUEN GAUZAK: 1. "ZEIN LIBURU?", 2. "NORK ERAMATEN DU?", 3. "NOIZ ERAMATEN DU?", ETA 4. "NOIZ BUELTATU DU?"
NEBAK AZALDU ZIGUN ERE APIRILAREN 23AN LIBURUAREN EGUNA IZANGO ZELA, ETA MAIATZAREN LEHENENGO ASTEAN IKASTOLAN OLINPIADEI BURUZKO ERAKUSKETA BATEKIN OSPATUKO ZELA. HORRI ESKER HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU OLINPIADEI BURUZ, BADAKIZUE NON EGIN ZIREN LEHENDABIZIKOAK? GREZIAN! ETA GREKERAZ HITZ BATZUK IKASI DITUGU, ENTZUN ETA JOLASTU NAHI BADUZUE, AGERTZEN DEN LOTURA JARRAITU ETA GERO "ARCHIVO" ETA "DESCARGAR" SAKATU.
https://docs.google.com/open?id=0B2aoArftkwJ7VC11NGVBU1plVlE
AGUR!
video video