2016/06/23

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PUZLEA OSATZEA LORTU DUGU!!!

ZORTZI-BEDERATZI ASTE JOAN DIRA ARGITXOK LEHENENGO BISITA EGIN ZIGUNETIK, ETA ORDUZTIK, ASTERO-ASTERO EGIN DIGU BISITA; BATZUETAN 4 PIEZA EKARTZEN ZIZKIGUN, BESTE BATZUETAN BAKARRA, OPARI BEREZIAK ERE EKARRI IZAN DIZKIGU.....ETA GAUR, KURTSOKO AZKEN EGUNEAN, GURE ARGAZKIA DUEN PUZLEA OSATZEA LORTU DUGU!!
HORI BAI, ARGITXOK ZERBAIT ESKATU DIGU; UDAN ERE EUSKARAZ EGITEN AHALEGINTZEKO!!

GOZATU UDARA ETA ARGITXOK DIOEN MODUAN....

TXIN, TXIN, TXIN, EUSKARAZ HITZ EGIN!



2016/06/22

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GURE GURASOEN OGIBIDEAK

KAIXO! 
GURASOEK EUREN OGIBIDEAK AZALDU DIZKIGUTE IKASTURTEAN ZEHAR. IZUGARRI INTERESGARRIA IZAN DA,  ETA MAKINA BAT LAN EZBERDIN DAUDELA IKASI DUGU. ESKERRIK ASKO BIHOTZ -BIHOTZEZ!
 

2016/06/15

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PANDA HARTZA

KAIXO!

KONTATU GENIZUEN BEZALA, PANDA HARTZARI BURUZ GAUZAK IKASTEA ERABAKI GENUEN GAIAK PROPOSATZEN ETA BOZKETA BATEN BIDEZ. EGUN HAUETAN, GURE GELETAKO LAGUN BATZUEK ZEKIZKITEN GAUZEI ESKER, GURASOEI GALDETZEN, ETA ITSASO, MIKEL ETA IBANEN LAGUNTZAREKIN, HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU, ETA SAIATU GARA HURRENGO BIDEOAN KONTATZEN.

AIO!



2016/06/10

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PSIKOMOTRIZITATEA

KAIXO!
MARIAK, PSIKOMOTRIZITATEKO IRAKASLEAK, HURRENGO BIDEOAK EGIN DIZKIGU. IZUGARRI ONDO PASATZEN DUGU PSIKOMOTRIZITATE GELAN!

video
video