2012/12/20

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - EUSKAL MITOLOGIA

KAIXO!
AZKEN ASTEETAN EUSKAL MITOLOGIAKO HAINBAT KONDAIRA EZAGUTU DITUGU, ETA EUREN PERTSONAIA PILO BAT: MARI, SUGAR, TARTALO, BASAJAUNAK, MARITXU TEILATUKOA, GALTZAGORRIAK, LAMIAK, JENTILAK, GAUEKO, EGUZKILORE...
MARIK ANBOTON DAUKANEZ BERE KOBAZULORIK GUSTOKOENA , INGURU HORRETAN PERTSONAIA GUZTIAK ELKARTU DITUGU.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2013!
 
video
 

2012/12/10

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - IZENADUBA BASOA

KAIXO!
AZAROAREN 30EAN IZENADUBA BASORA JOAN GINEN. BADAKIZUE ZERGATIK DEITZEN DEN HORRELA? EUSKAL MITOLOGIAK ESATEN DUENAREN ARABERA IZENA DUEN GUZTIA BADA. HANTXE OLENTZERO EZAGUTU GENUEN, ETA BAITA ERE EUSKAL MITOLOGIAREN HAINBAT PERTSONAIA. ADI EGON, GALTZAGORRI BIHURRIAK EDONON EGON DAITEZKE!
LASTER ARTE 
video

2012/11/26

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - BILBOTIK HERAKLIONERA

KAIXO!
GAUR ORIONASEKIN ORDENAGAILUAREN BIDEZ EGON GARA HITZ EGITEN. BERE GELAKO UMEAK ETA EUREN ANDEREÑOAK EZAGUTU DITUGU. GUREKIN, LEIRE, MIREN ETA ANGEL EGON DIRA. GUK "KILI KILI" KANTA ABESTU DIEGU, ETA HAIEK GURI "ΤΑ ΠΑΙΔΙΑ ΖΩΓΡΑΦΙΖΟΥΝ ΣTON TΟIXO" DEITZEN DEN KANTA BAT. ELKAR ULERTZEKO GREKERAZ, EUSKERAZ, GAZTELANIAZ ETA INGELESEZ ARI IZAN GARA.
LASTER ARTE!  

ΓΕΙΑ ΧΑΡΑ!
ΣΗΜΕΡΑ ΜΙΛΗΣΑΜΕ ΜΕ ΤΟΝ ΩΡΙΩΝΑ ΜΕΣΩ ΤΟΥ ΥΠΟΛΟΓΙΣΤΗ. ΓΝΩΡΙΣΑΜΕ ΤΟΥΣ ΦΙΛΟΥΣ ΤΟΥ ΚΑΙ ΤΙΣ ΔΑΣΚΑΛΕΣ ΤΟΥ. ΜΑΖΙ ΜΑΣ ΗΤΑΝ Η LEIRE, Η MIREN ΚΑΙ Ο ANGEL. ΤΟΥΣ ΤΡΑΓΟΥΔΗΣΑΜΕ ΤΟ ΤΡΑΓΟΥΔΙ "KILI KILI" ΚΑΙ ΜΑΣ ΤΡΑΓΟΥΔΗΣΑΝ ΤΟ ΤΡΑΓΟΥΔΙ "ΤΑ ΠΑΙΔΙΑ ΖΩΓΡΑΦΙΖΟΥΝ ΣTON TΟIXO". ΜΙΛΗΣΑΜΕ ΧΡΗΣΙΜΟΠΟΙΩΝΤΑΣ 4 ΓΛΩΣΣΕΣ: ΕΛΛΗΝΙΚΑ, ΒΑΣΚΙΚΑ, ΙΣΠΑΝΙΚΑ ΚΑΙ ΑΓΓΛΙΚΑ.
ΘΑ ΤΑ ΠΟΥΜΕ ΣΥΝΤΟΜΑ!



video


2012/11/22

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - EUSKARAREN EGUNA

KAIXO LAGUNAK!
LASTER, ABENDUAREN 3AN, EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DA. IKASTOLAN, BESTE GAUZA BATZUEN ARTEAN, HURRENGO KANTAK ABESTUKO DITUGU: "KILI KILI" ETA "BEHIN BETIKO"
AIO!
 KILI KILI            video
BEHIN BETIKO video

2012/11/21

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - BILBAO HERAKLION


KAIXO!
PASA DEN IKASTURTEAN, ORIONAS EGON ZEN GUREKIN. ORAIN GREZIAN DAGO, HERAKLION DEITZEN DEN HIRI POLIT BATEAN. HURRENGO EGUNETAN ORDENAGAILUAREN BIDEZ, BERA ETA BERE ESKOLA BERRIKO LAGUNEKIN HITZ EGINGO DUGU GURE IKASTOLATIK.
LASTER ARTE.

ΚΑΛΗΜΕΡΑ!!
ΤΗΝ ΠΡΟΗΓΟΥΜΕΝΗ ΧΡΟΝΙΑ Ο ΩΡΙΩΝΑΣ ΗΤΑΝ ΜΑΖΙ ΜΑΣ. ΤΩΡΑ ΒΡΙΣΚΕΤΑΙ ΣΤΗΝ ΕΛΛΑΔΑ ΣΕ ΜΙΑ ΟΜΟΡΦΗ ΠΟΛΗ ΠΟΥ ΟΝΟΜΑΖΕΤΑΙ ΗΡΑΚΛΕΙΟ. ΤΙΣ ΕΠΟΜΕΝΕΣ ΗΜΕΡΕΣ ΘΑ ΜΙΛΗΣΟΥΜΕ ΜΕ ΤΟΝ ΩΡΙΩΝΑ ΚΑΙ ΤΟΥΣ ΦΙΛΟΥΣ ΤΟΥ ΑΠΟ ΤΟ ΝΕΟ ΤΟΥ ΣΧΟΛΕΙΟ ΜΕΣΩ ΥΠΟΛΟΓΙΣΤΗ ΑΠΟ ΤΟ ΣΧΟΛΕΙΟ ΜΑΣ.
ΤΑ ΛΕΜΕ ΣΥΝΤΟΜΑ.

video


2012/11/20

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE B - IKASTURTE BERRIA

KAIXO LAGUNOK!
HEMENTXE DAUKAGU GURE TALDEKO ARGAZKIA. BERTAN JANIRE IZENEKO ANDEREÑOA ERE AGERTZEN DA, 5 ASTEZ GUREKIN EGONEN BAITA. AIO!


2012/11/19

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE A - IKASTURTE BERRIA!

KAIXO LAGUNAK!
IRAILAN IKASTURTE BERRIA HASI GENUEN, ETA ORAIN HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO GELAN GAUDE. GABONAK ARTE GOIZALDE ANDEREÑOK LAGUNDUKO GAITU GURE GELAN.
AIO! 

2012/06/21

DEUSUTKO IKASTOLA, HH 4 URTE - UDA

KAIXO LAGUNAK!
GAUR, EKAINAK 21, UDA HASTEN DA. IKASTURTEAN ZEHAR BESTE URTAROEKIN EGIN DUGUN BEZALA, LIBURUXKA ZORAGARRI HONEKIN BIDEO BAT EGIN DUGU.
UDA GOZATU!
video

2012/05/17

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - IPARRORRATZA

KAIXO!
ITSASONTZI BATEAN, ITSASOAREN ERDIAN EGONEZ GERO, NOLA JAKINGO ZENUKETE NORANTZ JOAN? IPARRORRATZ BATEKIN BETI JAKINGO DUZUE IPARRALDEA (GORA), HEGOALDEA (BEHERA), EKIALDEA (ESKUINA) ETA MENDEBALDEA (EZKERRA))  NON DAUDEN.
AGUR!



DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ITSASOKO SOINUAK

KAIXO!
ITSASOAN OLATUEN SOINUA ENTZUTEN DUGU NORMALEAN. BAINA ITSASPEKO BATETIK ZER ENTZUNGO OTE GENUKE? BALE, IZURDE, ETA HAINBAT ANIMALIREN SOINUAK ENTZUN NAHI BADITUZUE, JARRAITU HURRENGO LOTURA, ETA GERO KLIKATU "AUDIO GALLERY" ETA "INTERACTIVE". http://www.dosits.org/
AGUR!

2012/05/11

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - DZANGA ITSASORA!

KAIXO!
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA BISITATZEKO SARRERAK TOKATU ZAIZKIGU ZOZKETA BATEAN. MAIATZAREN 25EAN BAGOAZ MUSEORA! HORI DELA ETA, ITSASOARI BURUZ HITZ EGITEN ARI GARA EGUN HAUETAN, ETA ITSASOAREKIN ERLAZIONATUTA DAUDEN KANTAK EZAGUTU DITUGU, LASTER HAUEN KARAOKEAK ESKEINIKO DIZKIZUEGU.
AGUR!

2012/05/08

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - LIBURUTEGITIK GREZIARA

KAIXO!
EGUN BATEAN BURURATU ZITZAIGUN GURE ARTEAN LIBURUAK TRUKATZEA, BAINA EZ GENEKIEN NOLA ANTOLATU. IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA JOAN GINEN, ETA HANTXE NEBA EZAGUTU GENUEN, IKASTOLAKO LIBURUZAINA. BERAK AZALDU ZIGUN TAULA BATEAN IDATZI BEHAR GENITUEN GAUZAK: 1. "ZEIN LIBURU?", 2. "NORK ERAMATEN DU?", 3. "NOIZ ERAMATEN DU?", ETA 4. "NOIZ BUELTATU DU?"
NEBAK AZALDU ZIGUN ERE APIRILAREN 23AN LIBURUAREN EGUNA IZANGO ZELA, ETA MAIATZAREN LEHENENGO ASTEAN IKASTOLAN OLINPIADEI BURUZKO ERAKUSKETA BATEKIN OSPATUKO ZELA. HORRI ESKER HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU OLINPIADEI BURUZ, BADAKIZUE NON EGIN ZIREN LEHENDABIZIKOAK? GREZIAN! ETA GREKERAZ HITZ BATZUK IKASI DITUGU, ENTZUN ETA JOLASTU NAHI BADUZUE, AGERTZEN DEN LOTURA JARRAITU ETA GERO "ARCHIVO" ETA "DESCARGAR" SAKATU.
https://docs.google.com/open?id=0B2aoArftkwJ7VC11NGVBU1plVlE
AGUR!
video video


2012/03/27

DEUSTUKO IKASTOLA , HH 4 URTE - OGIBIDEEI BURUZKO ASMAKIZUNAK

KAIXO!
OGIBIDEEI BURUZKO ASMAKIZUN BATZUK AURKITU GENITUEN, ETA GERO GUK SORTU DITUGU BESTE OGIBIDEEI BURUZ. EZETZ ASMATU!
AGUR
video

2012/03/20

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GU GEU ZIENTZIALARIAK

KAIXO!
FLOTATU EDO HONDORATU? GALDERA HONI ERANTZUTEKO ZIENTZIALARIAK BEZALA ARITU GARA.
GERO ARTE!
video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - UDABERRIA

KAIXO!

GAUR UDABERRIA AILEGATU DA, ETA URTARO KOLORETSU HONEN LIBURUAREKIN BIDEO BAT EGIN DUGU.

ONDO IZAN!
video

2012/03/13

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - OGIBIDEAK

KAIXO!
AZKEN EGUN HAUETAN OGIBIDEEI BURUZ HITZ EGITEN EGON GARA. HORI DELA ETA, IKASTOLAKO LANGILE EZBERDINEKIN HITZ EGIN DUGU, ETA GUZTIAK OSO GARRANTZITSUAK DIRELA IRUDITU ZAIGU.
LASTER ARTE!
video

2012/03/06

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GURE BASERRIA

KAIXO!
GURE PASABIDEA BASERRI BATEKIN APAINTZEKO, GUZTION ARTEAN HORMA-IRUDI ERRALDOI BAT EGIN DUGU.

video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ERROSKILLAK EGITEKO ERREZETA

KAIXO!

BASERRIAN ERROSKILLAK EGIN GENITUEN. IKASTOLAN ERROSKILLAK EGITEKO ERREZETA OSATU DUGU ZUEKIN KONPARTITZEKO.

ON EGIN!

2012/02/06

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - BASERRIKO SOINUAK

KAIXO!
BASERRIAN SOINU EZBERDIN ASKO ENTZUN AHAL IZANGO DITUGU, ETA HAIETARIKO BATZUK HEMENTXE BILDU DITUGU.
SOINUAK ASMATZERA JOLASTU NAHI BADUZUE, KLIKATU HURRENGO LOTURA, ETA GERO (GMAIL KONTU BAT BEHAR IZANGO DUZUE) IRUDIAN AGERTZEN DIREN ARGIBIDEAK JARRAITU:
https://docs.google.com/open?id=0B2aoArftkwJ7ZDBkMGUxMmEtZGM5My00OGRlLWE0YjItYzY3ODQ3YzQ3ZDgw
video
AGUR!

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - NEGUAREN ELURRAREKIN...

KAIXO!
ESAN GENIZUEN BEZALA, NEGUARI BURUZKO LIBURUAREKIN BIDEO BAT EGIN DUGU.
AGUR!


video

2012/02/01

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - BASERRIRA GOAZ!

OTSAILAREN 15EAN LURRASKA BASERRI ESKOLARA JOANGO GARA! BASERRIARI BURUZKO IPUIN HAU AURKITU DUGU, ZUEN GUSTUKOA IZATEA ESPERO DUGU.

video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - BERO BERO...

ABESTI HAU EZAGUTZEN DUZUE? BILBON ORAINDIK EZ DUGU ELURRA IKUSI, BAINA GURE LAGUN BATZUK MENDI GAILURRETAN BAI! video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - UDAZKENA

UDAZKENARI BURUZKO LIBURU ZORAGARRI HONEKIN BIDEO BAT OSATU DUGU. LASTER NEGUARI BURUZKOA EGINGO DUGU. video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ARTISAUAK GARA!




ETXEAN AURKI DITZAKEGUN GAUZAK ERABILTZEN, GUK GEUK JOSTAILU BAT ERAIKI DUGU, "PILOTA ONTZIRA" DEITZEN DA ETA EGITEKO ARGIBIDEAK HEMENTXE UZTEN DIZKIZUEGU.

2012/01/23

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GURE JOSTAILUAK

KAIXO LAGUNAK! OLENTZEROK EDOTA ERREGEEK EKARRITAKO OPARIEKIN JOLASTU ETA GERO, TALDE EZBERDINAK EGIN DITUGU.


video