2017/02/17

INAUTERIAK IKASTOLAN!

KAIXO LAGUNOK!

GAUR IKASTOLAN INAUTERI JAIA OSPATU DUGU. GAUR EZ DA ANERIK EDOTA ARITZIK ETORRI IKASTOLARA, BAIZIK ETA THOR, PIRATAK, INDIOAK, MAITAGARRIAK ETA IRON MAN BERA ERE!!
EDERTO PASA DUGU!

2017/02/06

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - LURRASKA BASERRIA

KAIXO!

PASA DEN OSTEGUN ETA OSTIRALEAN, OTSAILAK 2 ETA 3, LURRASKA BASERRIAN EGON GINEN ETA IZUGARRI ONDO PASATU GENUEN. HURRENGO BIDEOAN HAMAIKA ARGAZKI IKUS DITZAKEZUE...





2016/12/15

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - EUSKAL MITOLOGIAREKIN JARRAITZEN DUGU...

KAIXO!

BIHAR IZENADUBA BASORA JOANGO GARA ETA AZKEN ASTEETAN EUSKAL MITOLOGIAREN PERTSONAIEI BURUZ GAUZA PILO BAT IKASI DUGU DENON ARTEAN. HONA HEMEN HORRI BURUZKO BIDEO PARE BAT...



2016/12/02

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - EUSKARAREN EGUNA

ARRATSALDE ON!

BIHAR, ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DA. IKASTOLAN GAUR OSPATU DUGU, ETA BADAKIZUE NOR ETORRI ZAIGUN BISITAN?




2016/11/17

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - ESPAZIOA EZAGUTZEN...

KAIXO LAGUNAK!

AURREKO EGUNEAN GAUZAK ZERI BURUZ IKASI NAHI DITUGUN ERABAKI GENUEN, PROPOSAMENAK EGITEN ETA GERO BOZKETA BATEN BIDEZ. HORI DELA ETA, HURRENGO ASTEETAN ESPAZIOARI BURUZ HITZ EGINGO DUGU. ESPAZIO-JANTZIA PRESTATU ETA... 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, 0




2016/11/14

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - MITOLOGIA


     Antzina-antzinatik, gizakiak ingurukoak azaltzeko beharrizana sentitu du, horrek beldurra ematen baitzion: euria, ekaitzak, haizea...Horretarako, ongiaren eta gaizkiaren oinarrizko kontzeptuekin bat egiten zuten izaki mitologikoak sortu zituen. Geure aurrekoek, ahoz eta beheko suaren ondoan, pertsonak babesten edo zigortzen zituzten izaki mitologiko horiei buruzko kondairak sortu zituzten, izakiok gizakien ondoan bizi zirelakoan. Euskal Herrian bizi diren pertsonaiak asko dira, eseri nahi duzue gurekin gure "suaren" ondoan horien kondairak entzuteko?

2016/11/07

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - GURE ASTEAREN BERTSOAK

KAIXO!

AURTEN ERE, ASTEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN JARDUEREKIN BERTSO BAT OSATU DUGU, ENTZUN NAHI DUZUE?
HH 5 URTE B
 
HH 5 URTE A

2016/10/03

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - MAITATASUNEZ


DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - PUPU ETA LORE


DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - FAMILIAK EZAGUTZEN

KAIXO LAGUNAK!

EGUN HAUETAN FAMILIAK NORTZUK OSATZEN DITUGUN IKUSTEN ARI GARA, ETA GUREAK AZTERTU BAINO LEHEN, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEK EUREN KARTETAN ESKEINTZEN DIZKIGUTENAK AZTERTZEN ARI GARA, ETA  FAMILIA MOTA PILA BAT DAUDELA KONTURATU GARA!

LASTER ARTE!


 



DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - IKASTURTE BERRIA HASI DUGU!

KAIXO LAGUNAK!

IKASTURTE BERRI HONETAN HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO GELETAN GAUDE, ETA AURREKOETAN BEZALA BLOG HONEN BIDEZ EGITEN DITUGUN GAUZAK KONTATUKO DIZKIZUEGU  ETA  ERABILTZEN DITUGUN MATERIALAK ERAKUTSI.

LASTER ARTE!

2016/06/23

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PUZLEA OSATZEA LORTU DUGU!!!

ZORTZI-BEDERATZI ASTE JOAN DIRA ARGITXOK LEHENENGO BISITA EGIN ZIGUNETIK, ETA ORDUZTIK, ASTERO-ASTERO EGIN DIGU BISITA; BATZUETAN 4 PIEZA EKARTZEN ZIZKIGUN, BESTE BATZUETAN BAKARRA, OPARI BEREZIAK ERE EKARRI IZAN DIZKIGU.....ETA GAUR, KURTSOKO AZKEN EGUNEAN, GURE ARGAZKIA DUEN PUZLEA OSATZEA LORTU DUGU!!
HORI BAI, ARGITXOK ZERBAIT ESKATU DIGU; UDAN ERE EUSKARAZ EGITEN AHALEGINTZEKO!!

GOZATU UDARA ETA ARGITXOK DIOEN MODUAN....

TXIN, TXIN, TXIN, EUSKARAZ HITZ EGIN!



2016/06/22

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GURE GURASOEN OGIBIDEAK

KAIXO! 
GURASOEK EUREN OGIBIDEAK AZALDU DIZKIGUTE IKASTURTEAN ZEHAR. IZUGARRI INTERESGARRIA IZAN DA,  ETA MAKINA BAT LAN EZBERDIN DAUDELA IKASI DUGU. ESKERRIK ASKO BIHOTZ -BIHOTZEZ!
 

2016/06/15

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PANDA HARTZA

KAIXO!

KONTATU GENIZUEN BEZALA, PANDA HARTZARI BURUZ GAUZAK IKASTEA ERABAKI GENUEN GAIAK PROPOSATZEN ETA BOZKETA BATEN BIDEZ. EGUN HAUETAN, GURE GELETAKO LAGUN BATZUEK ZEKIZKITEN GAUZEI ESKER, GURASOEI GALDETZEN, ETA ITSASO, MIKEL ETA IBANEN LAGUNTZAREKIN, HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU, ETA SAIATU GARA HURRENGO BIDEOAN KONTATZEN.

AIO!



2016/06/10

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - PSIKOMOTRIZITATEA

KAIXO!
MARIAK, PSIKOMOTRIZITATEKO IRAKASLEAK, HURRENGO BIDEOAK EGIN DIZKIGU. IZUGARRI ONDO PASATZEN DUGU PSIKOMOTRIZITATE GELAN!

video
video


2016/05/26

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - GURE HURRENGO GAIA

KAIXO LAGUNAK!

     IKASTURTE HONETAN ZEHAR HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU GAI EZBERDINEI BURUZ: INGURUMENA, BASERRIA, JOSTAILUAK, OGIBIDEAK, ZIRKUA ETA ITSASOA. GAI GUZTI HORIEK MAISUEK PROPOSATU ZIZKIGUTEN. ORAIN GUK PROPOSATU DITUGU GAI BATZUK, ETA HORIETATIK BAKOITZAK BAT AUKERATU DUGU BOZKETA BATEN BIDEZ, ETA HORRELA DENON ARTEAN ERABAKI DUGU HURRENGO ASTEETAN HARTZ PANDEI BURUZ HITZ EGINGO DUGULA.




DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ITSAOARI BURUZ...

...IKERTU DITUGUN GAUZAK

 

2016/05/19

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ARGITXOREN ALTXORRA BILATZEN

KAIXO!
GAUR ARGITXOK BERRIRO BISITATU GAITU, ETA PUZZLEAK OSATZEKO 4 PIEZA GEHIAGO EKARTZEAZ APARTE, IKATOLATIK ALTXOR BAT BILATZEA PROPOSATU DIGU, BADAKIZUE ZER ZEGOEN ALTXOR HORREN BARRUAN? HURRENGO BIDEOAN IKUS DEZAKEZUE...


2016/05/17

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - ARGITXOREN BISITAK...

AZKEN BI ASTEETAN, AGINDU ZIGUN BEZALA, ARGITXO GURE GELETATIK PASATU DA, ATEA ZABALDU, GUTUN BAT BOTA ETA... ZAST!! DESAGERTZEN DA. PUZZLEEN PIEZA GEHIAGO EKARRI DIZKIGU, BERE ISTORIO BAT KONTATZEN DUEN LIBURUA, ETA GUTUN PARE BAT. EUSKARAZ GERO ETA GEHIAGO HITZ EGITEN ARI GARA, ARGITXOREN MAGIARI ESKER.



2016/04/28

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - BISITA BEREZI BAT...

ARRASTI ON! GAUR USTEKABEKO BISITA BAT IZAN DUGU… ARGITXOK GUTUN BAT, PUZZLE BATEN PIEZA BATZUK ETA TERMOMETRO BEREZI BAT EKARRI DIZKIGU… EA HURRENGO ASTEETAN LORTZEN BADUGU PUZZLE OSOA EGITEA!

 

2016/01/29

DEUSTUKO INAUTERIAK!

KAIXO LAGUNOK:

GAUR INAUTERIAK OSPATZEN ARI GARA DEUSTUN! BEGIRA ZEIN DOTORE ETORRI GAREN DENOK!



2015/12/02

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - LURRASKA BASERRI ESKOLARA...

...JOAN GINEN JOAN DEN ASTELEHENEAN, AZAROAK 30. IZUGARRI ONDO PASATU GENUEN ETA HAINBAT GAUZA IKASI GENITUEN, IKUSI NAHI DITUZUE EGINDAKO ARGAZKIAK?

2015/11/13

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - URAREN BIDAIA

KAIXO GUZTIOI,
INGURUMENARI BURUZ HAINBAT GAUZA IKASI DITUGU, HAIEN ARTEAN URAK EGITEN DUEN BIDAIA ZORAGARRIA. GAUR MAISU MIKELEK BIDAIA HONEN IPUINA KONTATU DIGU, IZUGARRI GUSTATU ZAIGU, IKUSI NAHI DUZUE?

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - EUSKARAREN EGUNA

KAIXO LAGUNAK!
URTERO BEZALA, ABENDUAREN 3AN, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DUGU. EGUN HORRETAN DEUSTUKO IKASTOLAN HURRENGO KANTAK ABESTU ETA DANTZATUKO DITUGU:
KILI KILI BAT 

BEHIN BETIKO

ARGITXOREN KANTA


 EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

BEGI UMELAK

URRUTITIK KANTU
  
BADIRA HIRU ASTE
 

2015/10/28

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - INGURUMENA KUTSATZEN DUGUNEAN...

KAIXO LAGUNAK!
GU INGURUMENA ZAINTZEN SAIATZEN GARA. HURRENGO BIDEOETAN INGURUMENA EZ ZAINTZEAREN ONDORIOAK IKUS DITZAKEZUE.


DEUSTUKO IKASTOLA, HH 4 URTE - URAREN BIDAIA

KAIXO LAGUNAK!
INGURUMENAREN GAUZA GARRANTZITSUETAKO  BAT URA DA, DENOK BEHAR DUGU BIZITZEKO. GURE ETXEETARA AILEGATZEN DEN URA, BADAKIZUEN NONDIK DATORREN? ETA NORA DOAN? HURRENGO BIDEOAN KONTATZEN DIGUTE BIDAI IZUGARRI HORI.