2013/06/13

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - GIZA GORPUTZA

KAIXO!
AZKEN EGUN HAUETAN, GURE GORPUTZARI BURUZ EGON GARA HITZ EGITEN. GAI HONI BURUZ HAINBAT ZALANTZA GENEUZKAN: NONDIK NORA DOA JATEN DUGUNA? ZER EGITEN DU BIHOTZAK? ZER DA ETA ZERTARAKO BALIO DU TRIPA ERDIAN DAUKAGUN "TXIRRINA"k? ETA ASKOZ GEHIAGO!! ELKARREKIN ERANTZUNAK BILATU DITUGU. HURRENGO IRUDIAK PUZZLE HONETAN AURKI DITZAKEZUE: 
GURE GORPUTZA (3-7 URTE) R: 14021, EAN: 8430145140217


 
 
  
  video video video

2013/05/06

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - EUSKARAZ IKASTEN...

KAIXO!
EUSKAL HERRIAN ZEHAR EUSKAL ESKOLEN HAINBAT JAI AURKI DITZAKEGU, HURRENGO BIDEOETAN EUREN KANTAK ENTZUN AHAL IZANGO DITUZUE.
LASTER ARTE!

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA 2013
MURGIA, 2013KO EKAINAREN 2AN
video

IBILALDIA 2013
PORTUGALETE, 2013KO MAIATZAREN 26AN

ARABA EUSKARAZ 2013
AMURRIO, 2013KO EKAINAREN 16AN
  
HERRI URRATS 2013
SENPERE, 2013KO MAIATZAREN 12AN
 

KILOMETROAK 2013
TOLOSA, 2013KO URRIAREN 6AN

NAFARROA OINEZ 2013
TUTERA, URRIAREN 20AN
video








2013/05/03

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - DEUSTUTIK LURRASKARA

KAIXO!
APIRILAREN 29AN ETA 30EAN LURRASKA BASERRI ESKOLARA JOAN GARA. HANTXE BI EGUN ETA GAU BAT EMAN DITUGU, ETA HAINBAT JARDUERA BURUTU DITUGU: ABEREAK ZAINDU, ORTUA LANDU, ZALDIAN IBILI, OGIA EGIN...
AIO! 
video
video



DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - LIBURUAREN EGUNA

KAIXO!
APIRILAREN 23AN, LIBURUAREN EGUNA OSPATU ZEN, ETA BESTE URTE BATZUETAN BEZALA NEBAK, GURE LIBURUZAINAK, ERAKUSTALDI BAT ANTOLATU ZUEN GAI ZEHATZ BATI BURUZ, AURTEN DEUSTUKO IKASTOLAREN 50. URTEURRENA. HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKOEK AZTERTU DITUGU GURE IKASTOLAK, 50 URTE HAUETAN IZAN DITUEN KOKAPENAK, BADAKIZUE 6 IZAN DIRELA?
LASTER ARTE!
video

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - HEZKUNTZAREN ALDE!

KAIXO!
APIRILAREN 22TIK 28RA HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDUKO EKINTZA ASTEA OSPATU DA. LEHENENGO ETA BEHIN HEZKUNTZA ZER DEN AZTERTU GENUEN, ETA GERO ZEIN MATERIAL ETA BALIADIBE BEHAR DIREN HEZKUNTZA ON BAT LORTZEKO, HAIEN ARTEAN IRAKASLEAK DAUDE, ETA ANTOLATZAILEEK ESATEN DUTENEZ MUNDUAN ZEHAR HAINBAT FALTA DIRA. GURETZAT IRAKASLE ON BAT IZATEKO PERTSONA BATEK BEHAR DITUEN EZAUGARRIAK ADOSTU GENITUEN.
AIO!



DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - MUSEOAN ZEHAR!

KAIXO!
APIRILAREN 12AN ARTE EDERRETAKO MUSEORA JOAN GINEN, ETA MUSEOAN ZEHAR GARAI EZBERDINETAKO HAINBAT KOADRO ETA ESKULTURAREN BAT IKUSI GENITUEN. EGUN BATZUK GEROAGO, AMAIA ANDEREÑOAK, PINTURA OSO GUSTUKO DAUKANAK, TEKNIKA EZBERDINEI BURUZ HITZ EGIN ZIGUN, ETA ORAIN PRAKTIKATZEN GABILTZA.
LASTER ARTE!

2013/04/22

2013/04/10

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - KORRIKA 18

TIPI TAPA TIPI TAPA, KORRIKA!
PASA DEN HILABETEAN, 18. KORRIKA OSPATU ZEN. 
ANDOAINDIK BAIONARAINO, 11 EGUNETAN 2.587 KILOMETRO EGIN ZITUEN LEKUKOAK EUSKAL HERRIAN ZEHAR.
GUK EGUNERO BEGIRATZEN GENUEN NONDIK NORA ZIHOAN, ETA AZKENEAN PARTE HARTU GENUEN KORRIKA TXIKIAREN LEKUKOA ERAMATEN!
KORRIKAREN LELOAK ESATEN ZUEN BEZALA: EMAN EUSKARA ELKARRI!
video

2013/03/18

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - IPUIN BAT SORTZEN

KAIXO,
IPUIN BAT EGIN DUGU! HORRETARAKO GUZTIOK ELKARTU GINEN ETA ISTORIOA SORTU GENUEN. GERO BAKOITZAK ISTORIAREN ZATI BAT IRUDIKATU DUGU, ETA HOR GERTATZEN DENA, GRABATU DUGU, BIDEO BAT OSATZEKO. ASKO GARENEZ, 5 ALE SORTU DITUGU.
AIO!
1. ALEA
video 
2. ALEA
video 
3. ALEA
video 
4. ALEA
video 
5. ALEA
video

2013/03/07

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - ZAZPI JAUZI

KAIXO!
EZAGUTZEN DUZUE "ZAZPI JAUZI" DEITZEN DEN DANTZA? GU EGUN HAUETAN IKASTEN SAIATUKO GARA. ANIMATU ZAITEZTE ETA FROGATU!
LASTER ARTE!
video

2013/03/01

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - ERREGLETAK

KAIXO!
BADAKIZUE ZER DIREN ERREGLETAK? ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGUN? ERREGLETAK KOLORE EZBERDINETAKO EGURREZKO PIEZAK DIRA, BAINA EZ EDOZEIN KOLORETAKOAK, BAKOITZAK BERE TAMAINAREN ARABERA KOLORE ZEHATZ BAT DAUKA, ETA HORRI ESKER ZENBATZEKO, NEURTZEKO, ETA BAITA BATUKETAK ETA KENKETAK EGITEKO ERABILTZEN DITUGU.
LASTER ARTE!
 
 
 
 
 
 
 
  

2013/02/26