2016/11/14

DEUSTUKO IKASTOLA, HH 5 URTE - MITOLOGIA


     Antzina-antzinatik, gizakiak ingurukoak azaltzeko beharrizana sentitu du, horrek beldurra ematen baitzion: euria, ekaitzak, haizea...Horretarako, ongiaren eta gaizkiaren oinarrizko kontzeptuekin bat egiten zuten izaki mitologikoak sortu zituen. Geure aurrekoek, ahoz eta beheko suaren ondoan, pertsonak babesten edo zigortzen zituzten izaki mitologiko horiei buruzko kondairak sortu zituzten, izakiok gizakien ondoan bizi zirelakoan. Euskal Herrian bizi diren pertsonaiak asko dira, eseri nahi duzue gurekin gure "suaren" ondoan horien kondairak entzuteko?